jueves, 28 de noviembre de 2013

Zalantza.

Oiartzun, 2009ko urtarrilaren 6a


Ene laztana,

Ez dakit zer egin. Egunero ikusten zaitut. Hitz egiten dugu. Gero, agurra. Eta zirarra mikatz hori.
Gaur ere bai, berriro, ez naiz ausartu. Nire adore. Non dago? Zergatik bakarrik utzi nau momentu horretan. Hain beharrezkoa da niretzat. Eta berriz, zalantza. Beldurra daukat. Beldur hotz eta beltza. Izialdura. Eta okerrena errealitatea da: zu gabe bizi naiz.

Orduak luzeagoak dira. Nire bizkarrean zintzilikatzen dira eta esesten naute. Bitartean, zu. Hitz bat. Begitarte bat. Begirada bat. Isiltasun bat. Nire isiltasuna.

Lehen unea beti. Zure iribarrea. Eta dena aldatu da. Zurekin nago eta amodiozko hitzak ez dira beharrezkoak. Zure presentzia nahikoa da.

Gero, zu bazoaz. Ni geratu naiz. Gure bideak urrundu dira. Eta haiekin nire zalantza agertzen da.

Maite zaitut esaten dut, baina zu ez zaude nirekin, eta bi hitz horiek bakarrik geratzen dira. Ni bezala.

Orain, nirengana etortzen zara, idazten dudan bitartean. Zer egingo dut? Zer?





No hay comentarios:

Publicar un comentario